Hilabete batez, Geltoki gunean, ostiralero kontzertu batez gozatzeko aukera izango da. Bihar izango da lehena: Elsa kantautorea izango da protagonista, Llecaleros taldeko kideek lagunduta.
Datorren ostiralean, hilaren 31n, Guarimbak joko du. Ondoren, abuztuko lehen ostiralean, hilak 7, Dj Reimy & Nctmbls; haren ostean, 14an Fly Malok, 21ean Leizeak, eta, azkenik, jaialdia ixteko, abuztuaren 28an, Abereh.
Geltokiren webgunean kontsulta daiteke informazio guztia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!