PCR proba edo informazioa eskatzeko telefonoak, Mendillorriko gazteentzat

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 24a, 09:46

Osasun Departamentuak PCR probak egingo dizkie Mendilloriko 17 eta 28 urte bitarteko biztanleei. Zenbait telefono eman ditu informazioa nahiz proba eskatzeko.

Joan den astean Nafarroako hiriburuan izandako COVID-19 agerraldiaren aurrean, Osasun Departamentuak PCR probak egingo dizkie Mendillorriko 17 eta 28 urte bitarteko biztanleei, hau da, gutxi gorabehera 2.000 laguneko talde bati, aurreko egunetan mota horretako probak egin zaizkien 300 gazte inguru kontuan hartu gabe.

Mendillorriko biztanleak, 17 eta 28 urte bitartekoak, biak barne, larunbatera arte harremanetan jar daitezke Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin, informazioa nahiz proba eskatzeko, honako telefono hauetan:

648 833302

609 017139

628 432968

648 409827

619 774104

683 14561

689 861 568

646 768 408

636 204 074

636 599 372

Telefono bidezko arreta ordutegia 16:00etatik 21:00etara izango da asteazkenetik ostiralera, eta 8:00etatik 13:00etara larunbatean.

PCRrako laginak gaur eta bihar hartuko dira, arratsaldez, eta larunbat goizean, Osasunbideak Mendillorri BHIn (Lago kalea) instalatuko duen gailu berezian.

Ikerketa epidemiologikoaren ohiko jarraibideei jarraituz, ezohiko esku-hartze horretatik sor daitezkeen positiboetatik, dagokion kontaktuen azterketa egingo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!