Mendillorri bigarren fasera itzuliko da kutsatzeen gorakadaren ondorioz

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 22a, 12:39

Nafarroako Gobernuak erabaki du Iruñeko Mendillorri auzoan bigarren fasea ezartzea, koronabirus agerraldiak eragindako kutsatze kopuruaren gorakadaren ondorioz; guztira 122 kasu izan dira, azken orduetan sei positibo berri erregistratu ostean.

Nafarroako Gobernuak PCR probak egingo dizkie gaur arratsaldetik aurrera 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei auzo horretan, agerraldia jasan dutenen %93 baitira. 2.400 bat gazte lirateke.

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, "egoera epidemiologikoak eta egungo errealitateak Nafarroan birusaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko neurri osagarriak hartzea gomendatzen dute".

Hala, azaldu duenez, foru agindu bat sinatuko du, Iruñeko Udalarekin kontsultatuta, Mendillorri bigarren fasera itzul dadin, eta edukiera %50era murriztuko du ostalaritza, txikizkako merkataritza edo kultu aretoen barruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!