EH Bilduk helegitea aurkeztu du uztailaren 6an udaletxean jarritako zapiaren aurka

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 20a, 08:43
Hilaren 6an Iruñeko Udaletxean jarritako zapia.

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Navarra Sumak uztailaren 6an udaletxeko eraikinean zabaldutako zapian euskarari tratamendu diskriminatzailea emateko hartutako erabakiaren aurka. Euskararen ordenantza urratu zutela uste du.

Koalizio subiranistak ohar batean azaldu duenez, helegiteak zalantzan jartzen du udal gobernuak onartutako Euskararen Ordenantzaren xedapen gehigarria; koalizioaren ustez, "elebiduna" kontzeptua indargabetzen du.

Helegitea bi gertaeratan oinarritzen da. Lehenik eta behin, Euskararen Ordenantzak berak dioenez, euskarak eta gaztelaniak "presentzia berbera izango dute Iruñeko Udalaren eskumeneko hizkuntza-paisaian". Bigarrenik, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren jurisprudentziak, 2002ko azaroaren 14ko epaian, argi utzi zuen hizkuntza koofizialei dagokienez, elebitasunaren terminoa dela eta, "tratamendu berdina" aplikatu behar zaiela mezuak igortzen diren euskarrietan, eta hala, euskarri bera izan behar dutela, ez bi desberdin.

"Hori, jakina, ez da betetzen kasu honetan: kartelaren elementu guztiak ez daude bi hizkuntzetan, #Sanfermines behealdean gaztelania hutsez baitago; #LosViviemos gaztelaniazko testuaren tamaina askoz handiagoa da euskarazko testuan baino ", dio helegiteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!