"Gaixoa ni" uztailaren 6an bertan

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 6a, 17:39

Oso jende gutxi Iruñeko Alde Zaharrean uztailaren 6an. Eguerdiko 12:00etan kazetari eta polizia gehiago hiritarrak baino Udaletxe Plazan. Lasaitasuna eta tristezia nagusi. Zapi erraldoi bat zabaldu dute Udaletxeko balkoian 12:00etan puntu puntuan. Bertan "#Bizko ditugu" irakur zitekeen hizkuntza desberdinetan. (Euskara ingelesa eta frantseran pare jarrita). Hori izan da plazan bilduta zeuden 400 pertsona inguruk ikusi ahal izan dutena. Gutxi batzuk "Gora San Fermin!" oihukatu dute eta zapi gorriak lepo bueltan lotu, baina besterik ez. Ez musikarik, ez algararik ez besarkadarik. Maskara jantzita eta etsipen sentimenduarekin.   

Goizean goizetik atzematen zen ezohiko uztailaren 6a zela Iruñean. Oso jende gutxi kaleetan eta koadrillatxoak auzoetan. Alde Zaharrean kolore gutietako poliziak 14 kontrol gunetan jendearen ibilerak bideratzen. Gazteluko Plazan oso jende gutxi: eguzkitan, bankuetan eserita bakar batzuk eta bisitariak argazkiak hartzen. Udaletxe Plazan azken unera arte ez dituzte itxi behar izan hesiak, 400 pertsonako edukiera muga ez baita gainditu. 

Kazetari ugari, bertakoak eta Estuko komunikabide handietatik etorritakoak, zuriz jantzitakoen atzetik galdezka. Batzuk eroso eta pozik kameren aurrean, besteak, aldiz, lotsatuago. 

12.05etan dena amaitu da. Hesiak kendu eta jendea sakabanatu da oso ongi nora joan jakin gabe. Plazaren erdian gelditu direnak Agoizko Gamesako langileak, pankarta handi batekin gogoratuz heldu den larunbatean, uztailaren 11an, 18:00etan, manifestazioa abiatuko dela Autobus Geltokitik. 

Bien bitartean, beste batzuk lasai jarraitzen zuten dena ikusten Udaletxe Plazako terrazetako haien eserlekuetatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!