Uztailaren 6an arduratsuki jokatzeko eskatu dute udalak eta parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 3a, 14:21

Gertatu daitekeenagatik kezka eta herritarrengan konfidantza duela adierazi du Enrique Maia Iruñeko alkateak. Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onartu du herritarrei ardura eskatuz.

Irunen eta Gasteizen gertatutakoa ikusita ardura eskatu die herritarrei Enrique Maia Iruñeko alkateak. Aitortu du konfiantza baduela iruindarrengan eta uste du hiriak jakinen duela behar bezala erantzuten. Hala ere polizia dispositibo zabala prestatu du udalak egon daitezkeen segurtasun neurri urraketei aurre egiteko. Udaltzaingoa antze handiz jardungo dela iragarri du

Udaletxe plazan eta gazteluko plazan edukiera neurtuko dute uztailaren seian. Horretarako ez dute hesirik jarriko, baina kontrolak izanen dira plazen sarreran. Plaza nagusietaz harago edukiera mugatua izanen da hainbat kaleetan ere. Guztira 14 kontrolgune jarriko ditu udalak. Jarauta, San San Nikolas, Pozoblanco– Komediak, Estafeta–Espoz eta Mina kaleak, Kaldereria kalea eta Nabarreria plazaren inguruak kontrolatuko dituzte.

Udaletik, kale edanean edo botellonean ez aritzeko eskatu dute, baina, halaber, aitortu dute hori debekatzen duen araurik ez dagoela. Ordea tabernetatik edariak ateratzearen aurka bai egin dezaketela adierazi dute, eta zigorrak iragarri ditu alkateak arauak betetzen ez dituztenen aurka.

Gazteluko plazan egin ditu adierazpenak Enrique Maia Iruñeko alkateak. Sanferminak datorren urtean biziko ditugula adierazteko, irudi handi bat jarri dute sanferminetan ateratako argazkiekin. Zehazki Los Viviremos jartzen du, eta txikixeago azaltzen da euskaraz biziko ditugu leloa. Udalak Navarra Sumaren euskararen ordenantza bera urratu duela salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak.

Parlamentuan Mahai eta Eledunen Batzarra eginen dute, eta sanferminei buruzko adierazpena eramanen du horretara presidentetzak. Herritarrei seian arduratsuki jokatzeko eskatu die parlamentuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!