Ostiralean aurkeztu zituzten pankartak Iruñeko peñek. Gaur zen zabaltzeako Baluarten ezarri behar zuten erakusketa; baina Nafarroako Gobernuak Armonia Txantreanaren pankartari ezarritako betoaren ondorioz, bat bera ere ez erakustea erabaki dute.
Patxi Ruiz presoaren irudia agertzen da Armonia Txantreanaren pankartan, 'Patxi Ruiz SOS' mezuarekin batera. Larunbatean Twitter bidez, Javier Remirez Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne sailburuorde eta presidenteordeak iragarri zuen "bere kasuan" legezko ekintzak aztertuko dituela eta pankartak ez zuela erakusketan lekurik izango, "ez Baluarten ezta Nafarroako Gobernuaren inongo lokal publikotan ere".
Twitter bidez jakin zuten gobernuaren iritzia peñek, eta sortutako polemikaren ondoren, gaur jaso dute gobernutik gutuna. Gobernuak baimena ematen die erakusketa egiteko, baldin eta Armonia Txantreanaren pankarta erakusten ez badute edo peñak pankarta aldatzen badu.
La exposición de las pancartas ha sido cancelada.
— Federación Peñas Pamplona Iruñeko Peñen Federazioa (@ipfederazioa) June 29, 2020
Pankartak publikoki erakusteko aukera bertan behera geratu da. pic.twitter.com/Y8GOljySkf
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!