Berriozarko udalbatzak Navarra Sumaren mozio bat eztabaidatu zuen atzo. Koalizioa udal kiroldegiko tabernaren ustiapenaren kontratazio pleguaren aurka agertu zen, "euskara jakitea derrigorrezkoa delako".
EH Bilduko Raul Maiza alkateak atzo gogorarazi zuenez, tabernako arreta euskaraz izatea bermatu nahi du pleguak, "langileen aldetik, ez errentatzailearen aldetik, ez baitu zertan jakin". "Udal ordenantza betetzeko", jendeak nahi duen bezala adierazteko eskubidea bermatu nahi du udalak. Navarra Sumak, berriz, udal taldearen hizkuntza politika kritikatu zuen, beste behin. Koalizioak ez du baztertu auzitegietara jotzeko aukera.