Espainiako gobernu ordezkaritzak amnistiaren aldeko manifestazio bat debekatu du

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 09:48

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deialdiari eutsi dio. Larunbatean izanen da protesta Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa! lelopean.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegazioak debekatu egin du larunbat honetarako, ekainak 27, Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa! lelopean deituta zegoen manifestazioa. Eskaera epez kanpo eginda dagoela eta urgentzia bidez deitzeko motibaziorik ez dagoela iritzita hartu du erabakia. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deialdiari eusten dio.

Manifestazioaren debekua jaso duen pertsonak gaur jakinaraziko dio ordezkaritzari mobilizazioa deitzeari uko egiten diola. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak lekukoa hartzea erabaki du eta manifestazioarekin aurrera jarraituko duela iragarri du, "debeku guztien gainetik, faxismoaren kontra". Larunbatean eginen dute, 18:00etan Errekoleten plazatik abiatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!