Sanferminetako ekitaldiak mantendu ditu Artzapezpikutzak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 09:28

Uztailaren 6, 7 eta 14an hiru elizkizun antolatu ditu eta Iruñeako zinegotziak gonbidatu ditu. EH Bilduk erabakia gaitsetzi du sare sozialetan: "Udalak Sanferminak bertan behera uzten baditu zinegotziek ezin dute zingotzi gisa inolako ekitaldi zibil edo erlijiosoetan parte hartu!!".

Sanferminak bertan behera utzi ditu udalak eta ekitaldirik ez antolatzeko deia zabaldu du azken egunotan. Baten bat, dena den, egonen da. Iruñeko Artzapezpikutzak Sanfermietako ohiko ekitaldi erlijiosoetako batzuk mantentzea erabaki du. Zinegotziei gonbitea egin die uztailaren 6, 7 eta 14an antolatutako ospakizunetara joan daitezen, "norberaren izenean". 

Erabakiaren aurka egin du Iruñeko EH Bilduk sare sozialen bitartez. Enrique Maia alkateari zuzendu zaio. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!