Nafarroako 551 irakasle funtzionario plaza aukeratzen ari dira asteazkenetik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 08:49

Datozen egunetan iragarriko dute 2020-2021 ikasturterako aldi baterako kontratatutako langileen plazen esleipena. Litekeena da plazak uztailaren 29tik 3ra bitarteko astean esleitzea.

551 irakasle funtzionariok (467 maisu-maistren kidegokoak eta 84 irakaskuntza ertainekoak) parte hartuko dute destinoa lortzeko plazak esleitzeko ekitaldietan, atzo eta gaur artean. Ekitaldiak Hezkuntza Saileko areto nagusian egiten dira, baina gaur egungo egoerara egokituta daude. Bigarren Hezkuntzako irakasleak deitu zituzten atzo joateko; maisu-maistrak, berriz, gehiengoa direnez, asteazkenetik ostegunera bitartean joan dira.

Bi egun hauetan etortzeko deia jaso duten irakasleak, Hezkuntza Saileko iturriek azaldu dutenez, irakasle falta dela eta lekualdatutako funtzionarioak, zerbitzu-eginkizunetan daudenak, behin-behineko funtzionarioak eta praktiketako funtzionarioak dira.

Datozen egunetan, Hezkuntza Sailetik adierazi dutenez, 2020-2021 ikasturterako aldi baterako kontratatutako langileen plazen esleipena noiz egingo den iragarriko dute. Aurreikuspenen arabera, datorren astean argitaratuko dira bitarteko irakasleen zerrenda eta eskainitako plazak, eta litekeena da plazak uztailaren 29tik 3ra bitarteko astean esleitzea. Azken urteetan bezala, kontratatu horiek modu telematikoan aukeratuko dute helmuga.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!