Auzoan egin nahi dute lan eta hori aldarrikatzeko kalera aterako dira gaur haurren eskubideak defendatzen dituen lan komunitarioa egiten dituten Iruñeko elkarteak. Pandemia hasi zenetik, Iruñeko Udalak bi aldiz aldatu die kontratua Buztintxureando Txuri, Aldezar, Etxabakoitz Bizirik, Umetxea, Batean SiñarZubi, Yoar eta Bideberri elkarteei.
Matxoan egin zien lehen aldaketa, alarma egoerak sortu zuen egoerari erantzuteko. Uda iristearekin batera iritsi da bigarrena. Elkarteek urtero prestatzen dituzten udako jarduerak bertan behera utzi eta kontziliazio zerbitzua beraien esku har dezatela nahi du udalak. "Zortzi auzotan jarduerak izatetik lau auzotan izatera igaroko gara", azaldu du Euskalerria Irratian Aldezar elkarteko Mirari Elizondok. Elkarteek haien lana egiten jarraitu nahi dute, auzoan; hori dela eta, manifestaziora deitu dute gaur arratsalderako.
Babes zabala
Hainbat izan dira deialdiarekin bat egiten duten eragile eta alderdi politikoak: EH Bilduk, Ahal Duguk edota LAB, ELA eta CCOO sindikatuak. Hezitzaileen Eskolako irakasleak ere batu dira deialdira.