Iruñea Harrera Hiriak giza katea egin zuen larunbatean, errefuxiatuek bizi duten egoeraz ohartarazteko. Orreaga kaleko entzierroaren monumentutik Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaraino pertsona errefuxiatuek jasan behar dituzten itxialdi egoerak salatu dituzte. "Deliturik egin gabeko itxialdi behartuak; itxialdiak mugetan, egun haientzako itxita baitaude; itxialdiak etxebizitzetan, gela bakarrean zortzi pertsona bizi direlako; edota Aquarius ontzian izandako itxialdia", azaldu dute.
Zenbait herrialdeetan errefuxiatuek bizi duten egoera izkutatzen dela ere salatu du Iruñea Harrera Hiriak eta arrazakeria AEBtik harago ematen dela gogorarazi nahi izan dute: "Hemen ere badira egin behar duten bide burokratikoarengatik itota arnastu ezin bizi diren errefuxiatuak".