Botiloiaren aurkako pankartak zintzilikatu dituzte Nabarreria Plazan. Aldezaharrean bizi elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez auzoko bizilagunak "kolpatuta" daude, botiloia egiteko egunero "kaleak bidegabe bereganatzen dituztelako". "Jarrera gizagabe eta arduragabea erakusten dute, eta horrek jasanezina egiten du pertsona gehienen bizitza, zaratak, zikinkeriak eta etxeetara eta atarietara igarotzeko leku faltak eraginda", argitu dute.
Udalak auzokideen eskubideak bermatzeko betebeharrari uko egin diola salatu dute: "Udal ordenantzek debekatu egiten dute espazio publikoan edatea terrazak bezala adierazitako lekuetatik kanpo, eta hori egunero urratzen da gure kalean, beste alde batera begiratzen duen eta hori saihesteko ezer egiten ez duen korporazio baten begien aurrean". Egoera aldatzeko "auzo borrokarako ekintzak" iragarri dituzte.