Javier Labairu Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak atzo iragarri zuenez, uztailaren 6tik 14ra bitartean ez dute baimenik emango bazkari edo hamaiketakoetarako mahaiak edo astoak jartzeko bide publikoan; izan ere, jaia etenda egongo denez, bide publikoaren okupazio gisa hartu beharko litzateke, eta dagozkion baimen eta tasak ordaindu beharko lituzkete.
Hala adierazi zuen atzo Presidentetza Batzordean, Patxi Leuza Geroa Baiko zinegotziaren galderari erantzunez.
Javier Labairuk esan zuen Alde Zaharrean egon daitezkeen pilaketek kezkatzen dituztela, tabernek bazkarietarako erreserba asko zehaztu baitituzte.