"PPk eta Voxek egindako M8aren kriminalizazioa" arbuiatu dute Iruñeko EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 16a, 15:04

Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietarako Batzordeak adierazpen bat onartu du gaur mugimendu feministaren aurkako "jazarpena" salatzeko.

Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietarako Batzordeak adierazpen bat onartu du astearte honetan, "PPk eta Voxek egindako M8aren kriminalizazio saiakera gogor salatu eta arbuiatzeko, bai eta koronabirusaren ondorioekin efemeride hori gaika eta interesatuta lotzeko estrategia ere".

Zentzu horretan, testuak "Covid-19ko biktimen minaren instrumentalizazioarekiko erabateko kezka" erakutsi nahi du, "mugimendu feministaren azken urteotako urteko hitzordu garrantzitsu, unibertsal eta arrakastatsuenaren aurkako jazarpena eta eraisketa sendotzeko".

Azkenik, onartutako adierazpenaren azken puntuak "kezka" adierazten du, "Guardia Zibilak lekuko baten bertsioa ustez manipulatu izanaren inguruan egindako salaketagatik, auzia ikertzen ari den epaileari igorritako txostenean".

EH Bildu udal taldeak aurkeztutako adierazpenak bere zinegotzien babesa jaso du, baita Alderdi Sozialistarena eta Geroa Bairena ere, eta Navarra Sumako ordezkarien kontrako botoa, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!