Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak Comiruña sozietate publikoan egindako dietak kobratzeari buruzko adierazpen bat onartu du astearte honetan. Bertan, Enrique Maia alkateari eskatzen zaio "ordainketa horien onuradun izan ziren konfiantzazko kargudunei berehala itzul diezaiotela dieta horien zenbatekoa; izan ere, ordainketa hori korporazioaren gehiengoaren aginduaren aurka egiten da, hori baita batzarrak izendatzen duena".
Bigarren puntu batean, Navarra Sumari zera eskatzen dio adierazpenak: "Merkataritza bidean irekitako prozesuaren ondorioz kostuak ordaintzeko derrigortasunik balego, egungo gobernu taldea osatzen duen koalizioa izan dadila gastu horiek bere gain hartuko dituena".
EH Bilduren udal taldeak aurkeztutako adierazpena aldeko sei botorekin (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) eta kontrako bost botorekin (Navarra Suma) onartu dute, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.