Udalak elkartearekin duen kontratua aldatu nahi duela salatu du Aldezarrek

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 16a, 12:24

Aldezar elkarteko kideak. (Aldezar)

Elkarteak urtero prestatzen dituen udako jarduerak bertan behera utzi eta kontziliazio zerbitzua bere esku har dezala nahi du udalak. 

Iruñeko Udalak kontratua aldatu nahi dio Aldezar elkarteari, urtero prestatzen dituen udako jarduerak bertan behera utzi eta taldeari Udaleko Kontziliazio Zerbitzua haren esku utzita. Elkarteak 2012tik du kontratua udalarekin, baina alarma egoerarekin, aldaketa ugari izan ditu, eta horrek Aldezarren funtzionamenduan eragina izan zuen, eta Auzoenea utzi behar izan zuten, taldeko kideek bideo baten bitartez azaldu dutenez. Baina udan itzultzeko “ilusioa” zutenean, proiektua garatzen uzten ez dien beste kontratu aldaketa bat iritsi zaie. 

Horren aurrean, esan dute ez dutela uste zerbitzu hori ez denik martxan jarri behar, baina haiek euren proiektua garatzen jarraitu nahi dutela. Hainbat arrazoi eman dituzte horretarako: “Gure proiektuak txikiak eta haien beharrak erdigunean jartzen dituelako; auzotik eta auzoarentzat eraikita dagoelako; urtetan sortutako harremanei jarraipena eamten dielako; zaintza eta segurtasuneko espazio bat delako; gertutasunetik txikiak ezagutzen dituzten hezitzaileek parte hartzen dutelako; auzokideekin sareak sortzen dituelako; hezkuntza akomunitarioan sinesten dugulako; aisialdiko hezkuntzarekin komunitatea eraldatzeari garrantzia ematen diolako”.

Horregatik guztiagatik, auzoan geratuko direla aldarrikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!