Tokiko Gobernu Batzarrak astelehen honetan onartu du Iruñeko aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen ordenantza aldatzea, 'gune urdina' uztailaren 6tik 31ra bitartean martxan egon dadin, gainerako urteetan ez bezala.
Erabakia Sanferminak bertan behera geratu direlako hartu dute. Gainontzeko hilabeteetan bezala funtzionatuko dute gune urdin eta laranjek: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:30etik 14:00etara. Gune gorriko aparkalekuak uztailean ere funtzionatuko du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.