Iruñeko Alde Zaharreko Sortuk Twitter bidez jakinarazi duenez, bart gauean margoketak egin dituzte auzo horretan.
Idatzitakoen artean daude “hiltzaileak, “naziak” eta antzeko hitzak —gaztelaniaz—, eta baita EH Bilduren aurkako mezuak ere.
“Faxistak kanpora! Auzo abertzale eta ezkertiarra garelako, ez gaituzte geldituko”, adierazi du alderdi abertzaleak.