Ordaindutako dietak itzultzearen aurka azaldu da Comiruña

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 12a, 08:30

Goi kargudunentzako dietak berreskuratu ditu Enrique Maiak legegintzaldi honetan. EH Bilduk demanda zibila aurkeztu arren, ordaindutakoa itzultzearen aurka egin du Comiruñak.

Goi kargudunentzako dietak berrezartzen ahalegindu zen Iruñeko alkate Enrique Maia iazko urriaren 3an. Udalean gehiengoa duen oposizioak gogor egin zuen haren erabakiaren aurka osoko bilkuran, eta Maia dietak eteteko ezohiko bilera deitzera behartu zuten. Gaia, baina, ez dago itxita. Jada ordaindutako kopuruak itzultzearen aurka azaldu da Comiruña. Hala jasotzen da Iruñeko Merkataritza Arloko epaitegiari bidalitako idazkian.

EH Bilduk demanda zibila aurkeztu du dieten ordainketaren aurka. Epaitegiak zabaldu duen espedientearen parte da Comiruñako idazkia. Comiruñako administrazio kontseiluan dauden Navarra Sumako lau goi-kargudunek 361,5 euro jaso dituzte saio bakoitzeko. 

Iazko urrian berreskuratu zituzten dietak Iruñeko Udaleko goi kargudunek. Navarra Sumako ordezkarien 9 botoei esker (5 zinegotzi eta 4 izendapen kargu) eta oposizioaren kontrako 5 botoekin (2 EH Bildu, 2 PSN eta 1 Geroa Bai) onartu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!