Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak ostalaritza jardueretarako bide publikoen okupazio tasak “aldi baterako” kentzea onartu du. Ostalaritzako terrazek, beraz, ez dute tasa hori ordainduko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean. Aurten 400.000 euro guxiago bilduko ditu Iruñeko Udalak.
Udalak azaldu duenez, erabakia osasun-krisiak ostalaritzaren sektorean eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko hartzen ari den neurrien barruan kokatzen da. Tasa horien ondoriozko udal diru-sarreren aurreikuspena, 2020. urtea arrunta izan balitz, 500.000 eurokoa zen. Kalkuluen arabera, martxoaren 14tik maiatzaren 11ra bitartean ostalaritza-establezimenduak ixteak 100.000 euroko murrizketa eragin du. Maiatzaren 11tik abenduaren 31ra bitartean tasak kentzeko neurriak beste 300.000 euro ez sartzea ekarriko luke. Beraz, Udalak aurten 100.000 euro bilduko ditu ostalaritzako terrazen tasengatik, 2020. urtea hasi zenetik itxialdia ezarri arte egindako erabilerei dagozkienak.