Iruñeko Udaletxe plazatik irten dira manifestariak eta "Maia, entzun, Nafarroa euskaldun" oihu artean egin dute Nafarroako Gobernuaren egoitza egin dute bidea. "Gaur euskarari oxigenoa emango diogula adierazera gatoz, eta halaber salatzera Iruñeko haur eskoletan eman nahi den atzerakada gordina Iruñeko Udalaren akzioz eta Nafarroako Gobernuaren omisioz emango dela", adierazi dute.
Iruñeko Udalak hizkuntz eskaintza %70 murriztuko duela salatu dute manifestariek eta entzungor egiten diela familien eskariei.