Udal talde guztiek eskatu dute Sanferminetan ez egiteko pilaketak eragin ditzakeen jarduerarik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 10a, 09:24

Adierazpen instituzional bat sinatu zuten atzo Lehendakaritza Batzordean, aho batez.

Uztailaren 6an hiriko kaleetan gerta daitekeenaren beldur, Iruñeko Udalak mezu bat helarazi nahi izan zien atzo herritarrei, pandemiari eusteko bidean lortutako aurrerapausoak arriskuan jar ditzaketen jokabideak saihesteko eta osasun arloko gomendioei eusteko. Adierazpen instituzional baten bidez egin zuen, lau udal taldeen sinadurarekin: Sanferminen egunetan jarduerarik ez egiteko eskatu zuten LehendakaritzaBatzordean.

Navarra Sumak, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik adierazpen bateratua sinatu zuten. Horren arabera, Iruñeko Udalak erabaki du "ez bultzatzea, ez eta laguntzea ere, Sanferminen egunetan jendea pilatzea dakarten jarduerarik edo ekimenik, gaixotasuna berriro sortzea ekar dezakeenik".

Bestalde, adierazpenak joan den asteburuan Mendillorrin izandako gertakaria errefusatzen duen puntu bat ere jaso zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!