Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietarako Batzordeak aho batez onartu du adierazpen bat, gobernu taldeari eskatuz "LGTBI harrotasunaren astea ospatzeko jarduerak antola ditzala, osasun baldintza berrietara egokituta". Testuak bigarren puntu batean gehitzen du "LGTBI kolektiboak jarduerak koordinatzeko deitzeko" eskaera.
PSNk aurkeztutako adierazpena Navarra Sumaren (5), EH Bilduren (3), PSNren (2) eta Geroa Bairen (1) aldeko botoekin onartu dute.