Donostiako Giza Eskubideen Erakustaldia aurkeztuko dute Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala ekainaren 24ean, Antzoki Zaharrean izango da, 19:00etan.
Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak. 2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro da zuzendaria, Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean ari da lanean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!