2016ko urrian gertatu zen, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Espainiako poliziek Elhadji Ndiaye gazte beltza atxilotu eta lurrean mugitu ezinik mantendu zuten. 15 minutuz egon ziren horrela, komisaldegira, jadanik konorterik gabe eraman zuten arte. Bertan hil egin zen. Oraindik ez da gertatutakoa argitu.
George Floyd, Estatu Batuetan hildako gazte beltzaren kasuak berpiztu du Ndiaye-ren oroitzapena. Africa United eta Sortuk deituta, hainbat pertsona bildu dira Marcelo Celayeta kalean. Lore eskaintza eginda, lurrean belaunikatu eta ukabilak altxatu dituzte, egunotan, protesten ikur bihurtu den keinua eginez.
Modou Fayek, Africa Unitedek “Estatu Batuetan bezala, hemen ere poliziak beltzak hiltzen ditu”. Bizitza guztiek garrantzia dute azpimarratuz, “lege arrazista eta inhumano guztiekin amaitzeko borrokatuko dugu” aldarrikatu du Sortuko Ainhoa Urrutiak.