Bixente Serrano Izko historialaria eta politikaria hil da

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 4a, 11:35

Historialaria, Segoviako ihesaldiaren antolatzaileetako bat eta Espainiako Kongresuan Geroa Baiko diputatua izandakoa Euskalerria Irratia, Argia eta Berriako kolaboratzailea izan da urtetan.  

Itza zendeako Saratsa herrian sortua 1948an, Serrano Izkok Historia ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. 

1973ko hasieran ETAk Felipe Huarte industrialari nafarraren bahiketan parte hartu izana leporatuta klandestinitatera pasa zen.  Urte horretako irailean Tolosan atxilotu zuten, Gerra Kontseilu frankista batek epaitu eta 42 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion. Segoviako ihesaldi masiboaren antolatzaileetako bat izan zen (29 preso, gehienak ETArenak) 1976ko apirilaren 5ean, baina handik gutxira atxilotu zuten Auritzen. Martutene, Burgos, Soria, Segovia eta Cartagenako kartzeletan egon zen.  Diktadura amaituta, bere kondena 1977ko amnistiaren ondorioz iraungi zen, eta jarduera politikoan sartu zen, Nafarroako Euskadiko Ezkerra eta Auzolan taldeetan parte hartuz. 2015ean Geroa Baiko diputatu izan zen Espainiako Kongresuan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!