George Floyden eta Elhadji NDiaye oroituko dituzte larunbatean, Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 3a, 17:27

Martzelo Zelaieta eta Artika kaleen artean eginen da elkarretaratzea, 12:00etan. Africa Unida, Flor de Africa, Karabana Mugak Zabalduz, Papeles y Derechos Denontzat, EH 11 Kolore, Iruñea Harrera Hiria eta Nafarroako SOS Arrazakeria taldeek antolatu dute.

Aurten Minneapolisetan (AEB) poliziak hildako George Floyd eta 2016ean Chinchilla kaleko polizia etxean hildako Elhadji NDiaye oroituko dituzte larunbatean Arrotxapean, Black Lives Matter lelopean.

Arrotxapea auzoan atxilotu zuten Ndiaye 2016ko urrian. Chinchilla kaleko polizia etxean hil zen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak esan zuen autopsian ez zutela indarkeria zantzurik aurkitu, egun horietan zabaldutako bideoek, ordea, atxiloketa bortitza erakusten dute. Haren heriotzaren nondik norakoak ez dira oraindik argitu; hala ere, kasua ikertzeaz arduratzen den epaitegiak artxibatu egin zuen, "arrazoi naturalengatik" hil zela iritzita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!