Beren etorkizuna airean dagoela salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko langileek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 27a, 15:38

Ohar bat kaleratu dute duten kezka adieraraziz: "Ekaina badator eta oraindik ez dakigu hurrengo ikasturtean gaurko lanpostuetara itzuliko garen, beste eskola batera joan beharko dugun edota are okerrago, kalean geratuko garen".

Iruñeko Udalak euskarazko eskaintza murritzagoa eginen du aurten haur eskoletan. Horrek langileengan zer eragin izanen duen oraindik, baina, ez dago argi. Hala jakinarazi dute Iruñeko Udal Haur Eskoletako euskal lerroko hezitzaile eta zuzendariek ohar bidez. "Covid-19 garai honetan bizitzea ez da xamurra izaten ari, are gehiago langileok datorren ikasturtean lan egiterik izanen dugun ez dakigularik, behin eta berriz argibideak eskatu baditugu ere gure lanpostuek zalantzan jarraitzen dute", azaldu dute. 

Orain arte eskoletan egindako lana goraipatu dute langileek, haur eskoletan lan taldeek lortutako lan giroa eta gurasoak parte bihurtzeko eta integratzeko egindako lana azpimarratu dute: "Pixkanaka-pixkanaka, lortu dugu euskarazko haur eskolak leku goxo eta atsegin bat bihurtzea berori osatzen duten kultura guztientzat. Ekipo bat baino askoz gehiago gara; balioak eta printzipioak partekatzen dituen familia bat gara. Nola eutsiko diogu horri guztiari, hezitzaile taldea desegingo bada, lerro aldaketaren ondorioz?".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!