Golemek eta Nafarroa Arenak autozinema abiatuko dute gaurtik aurrera, erabilera anitzeko pabiloian. Astero zenbait saio izango dira, eta kartelera aldatuz joango da. Saioen aforoa 60 ibilgailuetakoa izango da eta bakoitzean gehienez bi persona egon ahal izango dira, garbitasun eta segurtasun arauak errespetatuz. Hori dela eta, ezingo dira sartu sintomaren bat duten pertsonak.
Eraikinerako sarrera saio bakoitza hasi aurretik ordu bat lehenago irekiko da, Eladio Zilbeti kaletik. Langileek lekuak esleituko dituzte, orduaren eta ibilgailu motaren arabera. Behin barruak egonda, motorra itzalita, ikusleek pelikulaz gozatu ahal izango dute, FM 102.1 sintonizatuz.
Astelehenetik igandera bi saio egingo dituzte, 17:00etan eta 20:30ean. Arratsalderoko lehenengo saioan, “kritika ona jasotako hainbat pelikula” proiektatuko dituzte, eta 20:30eko saioan zinema aretoak itxi behar izan zirenean karteleran zeuden film komertzialek hartuko dute lekua. Ostegunero, 20:30eko saioa zinemaren historiako film “mitikoetarako” unea izango da.
Lehenengo saioa doan osasun arloko langileentzako
Gaur, 20:30eko saioa bakarrik proektatuko da, eta osasun arloko langileendako erreserbatua egongo da, doan. Horretarako, sarrera betiko plataformetan eskuratu, eta sarreran osasun arloko langilearen txartela erakutsi beharko dute.
Sarrerak Nafarroa Arenaren eta Golemen webguneetan eskuratu beharko dira. ISoberan geratzen direnak, eraikinaren sarreran erosi ahal izango dira. Pabilioiara sartu nahi duten pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Lehen asteko egitaraua
Astelehena
Olivier Nakache eta Eric Toledanoren Especiales
Bruno eta Malik hogei urtez mundu desberdin batean bizi izan diren bi lagun dira: haur eta nerabe autisten munduan. Irabazi asmorik gabeko bi erakunderen kontura, gazteak prestatzen dituzte muturreko kasuen zaintzaile izan daitezen. Horrela, aparteko elkarte bat sortzen dute, ingurune tradizionaletatik kanpo, aparteko pertsonentzat.
Osteguna
Guy Ritchieren The gentelmen
Britainiar estiloko droga kapo bat bere inperioa Oklahomatik etorritako aberats dinastia bati saltzen saiatzen ari da.
Richard Donneren Los goonies
1995ean estreinatua, kultuko film bat bezala hartzen da.
Mikey hamahiru urteko mutikoa da, eta anaia zaharrarekin eta lagunekin batera "los Goonies" izeneko taldea osatzen dute. Egun batean, bere etxeko ganbarara igotzea erabakiko dute. Bertan, XVII. mendeko galdutako altxor baten mapa aurkitzen dute, piraten garaikoa, eta honen bila abenturazko izpirituz beteta irtetea erabakitzen dute.