Koronabirusak eragindako krisiaren lehen bi hilabeteetan Iruñeak izan duen eraldaketa erakusten duen dokumental laburra egin du Iker Oiz zinemagile irudindarrak. "Kaleen bizitza eta bertako bizilagun eta jendarteak, aldaketa handiak bizi dituzte beren egunerokotasunean", hausnartu du Oizek. Konfinamendua, alarma egoera eta 1. fasearen iritsiera bildu ditu ikus entzunezkoan.