Astelehenean irekiko dute Herritarren Arretarako Bulegoa, telefono edo Internet bidez hitzordua eskatzeko sistemarekin

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 21a, 12:12

Gaurtik aurrera, zerbitzu horiek eskuratzeko hitzordua lor daiteke, 010 edo 948 420 100 telefono zenbakietara deituz edota udalaren webgunean

Maiatzaren 25ean, astelehenarekin, Iruñeko Udalak Kondestableko Herritarren Arretarako Bulegoa irekiko du, Kale Nagusiko Erregistro Orokorraren bigarren zenbakian, herritarrek erregistro eta errolda izapideak aurrez aurre egin ahal izan ditzaten; hori bai, gestioak aurrez hitzordua eskatuta egin beharko dira. Gaur goizetik aurrera, 010 edo 948 420 100 telefonora deituta edo udalaren webgunearen bidez eskatuta (Tramiteak, lizitazioak eta aurretiko hitzordua atalean), zerbitzu horietara sartzeko data eta ordu zehatz bat lor daiteke.

Hitzordua duten herritarrek Kale Nagusiko 2. zenbakiko sarreratik joan beharko dute bertara, betiere maskaraz hornituta. Eskuak desinfektatzeko likido hidroalkoholikoa izango dute sarreran eta irteeran, eta udal langileek barrura sartu nahi duten pertsona guztien tenperatura neurtuko dute. Gomendatzen da hitzordura tramiterako ezinbestekoa den pertsona kopurua bertaratzea.

Udalak zehaztu duenez, urruntze fisikoko osasun neurriak mantentzeko, erregistroko langileek (lau pertsonak behin-behinean) 120 hitzordu artatzeko aukera izango dute egunero. Zerbitzu hori irekita dagoen ordutegi ofizialean egingo du: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Dokumentazioa erregistratzeaz gain, errolda kudeaketak egingo dira, modu ez presentzialean egin ezin direnak: altak, helbideen aldaketak, atzerritarren errolda berritzea eta ibilgailuaren helbideen aldaketak eskatzea, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarentzat (DGT). "Erroldako bolantea" besterik nahi ez duten herritarrek Herritarren Arretarako Telefonoan edo udalaren webgunean eskatu beharko dute. Nolanahi ere, erroldaren aldaketak ere (altak, bajak eta aldaketak) Internet bidez egin daitezke egunean 24 orduz, urteko egun guztietan, udalaren webguneko egoitza elektronikotik, betiere ziurtagiri digitalarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!