Joaquin Maia musika eskolak ikasle berrien aurreinskripzio epea maiatzaren 25etik ekainaren 7ra izango da

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 21a, 12:02

Izena Internet bidez eman ahal izango da, udalaren webgunean, edota 010 eta 948420100 telefonoetan.

Iruñeko Udalak Joaquin Maia musika eskolaren 2020-2021 ikasturterako aurrez izena emateko epea irekiko du datorren astelehenean, maiatzaren 25etik ekainaren 7ra arte. Izena Internet bidez eman ahal izango da, udalaren webgunean, edota 010 edo 948420100 telefonoetan.

Musika Eskolan plaza eskatu ahal izateko, gutxienez zazpi urte bete behar dira 2020an eta aurrez izena emateko epea hasi baino lehen Iruñean erroldatuta egon behar da, udalak ohar batean azaldu duenez.

Ekainaren 15ean argitaratuko da zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda eta udal zentroko taulan eta webgunean kontsultatu ahal izango da. Erreklamaziorako epe bat igarota, zozketarako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da ekainaren 26an. Zozketa ekainaren 29an egingo da eta plaza lortu dutenek matrikula uztailaren 2an eta 3an egin ahal izango dute.

Joaquin Maia musika eskola arautu gabeko musika irakaskuntzako zentroa da, udal titulartasunekoa. Bi ziklotan egituratzen da: lehenak hastapen mailatik 4. mailara arte hartzen du, eta bigarrenak 5. mailatik 8. mailara arte. Musika Hizkuntza eta Abesbatza irakasgaietan prestakuntza eskaintzen du eta 23 instrumentu eskaintzen ditu. Kontserbatorio profesionalerako sarbide probarako eta musika prestakuntza espezializaturako prestakuntza ere eskaintzen die eskolak irakaskuntza instrumentaleko zaleei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!