Sephora enpresako langileek grebari berrekin diote

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 20a, 15:39

Enpresaren berririk ez dutela salatu du ELA sindikatuak.

Sephorako langile batzuk jada lanean hasi dira, hasiera batean denda itxita zutela baina orain ateak zabaldu dituzte. Horren ondorioz, langile gehienek otsailean enpresa honetan hasitako grebari heldu diote berriro. Greba ostegun, ostiral eta larunbat guztietan egingo da, mugarik gabe, bai Carlos III kaleko dendan, bai La Morea merkataritzagunean, azken horrek bere jarduerari ekiten dion unean.

Ostegunean, hilak 21, langileak 12:00etan elkartuko dira Carlos IIIeko dendaren aurrean, grebaren berri emateko.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!