Iruñeko hilerria eta hiriko hainbat komun publiko ireki dituzte gaur

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 19a, 09:39
Iruñeko hilerria. (Iruñeko Udala)

Sarasate pasealekuko, Basotxoko, Gurutzeko plazako eta Medialuna parkeko komunak dira ireki dituzten lehenak, eta astean zehar gainerakoak irekitzen joango dira.

Iruñeko Udalak San Jose hilerria berriz ireki du astearte honetan, eta gaurtik aurrera, aste osoan zehar, hiriko hamar komun publikoak irekiko dituzte. Gaur ireki dituzte Sarasate pasealekuko, Basotxoko, Gurutzeko plazako eta Medialuna parkeko komunak, zenbait erabilera araurekin, hala nola instalazioetarako banakako sarbidearekin.

Bi kasuetan, hilerrian eta komun publikoetan, higiene eta prebentzio neurriak hartzen ari dira, eta inguruetara egokituz joango dira.

San Jose hilerria udako ohiko ordutegian irekiko da, 8:00etatik 19:00etara (ate nagusia 19:00etan ixten da, eta gainerako ateak 18:30ean ixten dira). Barrutiaren barruan, udal langileek araudia betetzen dela kontrolatuko dute, besteak beste, hamar pertsonatik gorako talderik ez egotea eta bi metroko distantzia soziala mantentzea. Hilerria martxoaren 16an itxi zuten, alarma egoera ezartzearekin batera.

Bestalde, komunetara pertsona bakarra sartu ahal izango da, laguntza behar duten pertsonen kasuan izan ezik; kasu horretan, laguntzaileak ere erabili ahal izango du. Komunetara sartzeko ilaran gutxienez bi metroko segurtasun tartea mantendu beharko da. Eskuak garbitzea eta sudurra, ahoa eta begiak ez ukitzea gomendatzen da.

Era berean, komun horiek zaintzen dituzten langileentzako jarduera protokolo bat egin da. Zerbitzua antolatzeko arauekin batera, laneko segurtasun, garbiketa eta higiene neurriak jasotzen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!