Alde Zaharra “berrezagutzeko” gida bat argitaratu du AZ Ekimenak

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 10:08

Alde Zaharra Ekimenak berreskuratu du Alde Zaharreko Auzo Elkarteak 1999an argitaratutako Carlos J. Martinez Alavaren gida bat, sei ibilbiderekin.

Ibilbideak Alde Zaharrean barna. 6 ibilbide Iruñea gertutik ezagutzeko du izena gidak, eta "auzoa berrezagutzeko" eta “gertu izateagatik, batzuetan oso baloratuak ez diren detaileak ezagutzen laguntzeko” helburua du.

“Bere historiaren txoko ezberdinetara hurbilduko gaitu, eta auzoak azken hamarkadetan bizi izan dituen aldaketak eta suntsiketak”, azaldu du AZ Ekimenak. “Gidak ez ditu 1999tik aurrera egindako hirigintza aldaketak eta, ondorioz, galtzada-harrien gainean ibiliko gara, Euskal Jaira hurbilduko gara, oraingoarekin zerikusirik ez duen Gaztelu Plazara hurbilduko gara... auzoa ezagutu eta bere memoria hurbilena berpiztuko dugu”.

Sei ibilbide dira, eta AZ EKimenaren webgunean eskuratu daitezke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!