Patxi Ruiz presoarekin elkartasuna erakutsi dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 09:43

(ahotsa.info)

Txantreako presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo Alde Zaharrean. Ruiz gose eta egarri greban dago. 

Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute igande honetan Iruñean, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz preso iruindarraren alde. Hasieran Txantrea auzoan egitekoa zen protesta, baina debekatu zuten, eta ondorioz, PSEren egoitzaren aurrean elkartu ziren 300 bat lagun. Ondoren, Alde Zaharreko beste zenbait kaletara mugitu zen. Espainiako Polizia asko izan ziren. 

Ruiz iragan astelehenetik dago greban, Murtzia-IIko espetxean, covid-19ak sortutako egoeran espetxeko funtzionarioek egindako mehatxuak salatzeko. Haren osasunak okerrera egin du, eta giltzurrunetan arazoak ditu, baina presoak haren borrokarekin “bukaerara arte” joateko prest dagoela esan du. “Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da”, adierazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak. 

Guardia Zibilak Ruizen bi senide salatu zituzten atzo Murtzia-II kartzelan presoari bisita egin ostean. Presoari bisita bat egitea lortu zuten, eta presoak mediku baten bisita izan duela egiaztatu zuten. Espetxetik irtetean, Guardia Zibila zuten zain, eta konfinamendua ez betetzeagatik salatuko zituztela jakinarazi zien.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!