Mural erraldoi batekin ospatuko dute Alde Zaharreko eguna

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 11:07

Auzoarekiko "harrotasuna" erakusteko argazkiak bidatzeko eskatu du AZ Ekimenak.

Alde Zaharreko Jai Batzordeak, osasun larrialdia dela eta, Alde Zaharreko egun ohiko bat ez antolatzea erabaki du. Dena den, "auzokide guztiak ikusarazi eta batuko dituen" ekintza bat proposatu dute: "Denon argazkiekin osatutako mural handi bat eratzea. Ez dugu nahi inork huts egiterik". Argazkiak lehen planoan egitea eskatu dute eta fondo txuri batekin.  647 487 108 telefonora edota azjaiak@gmail.com helbidera bidali behar dira, maiatzaren 23a baino lehen.

"Hilabete hauetan, hainbeste gauza egin dugu, banaka zein modu kolektiboan, ezen ezin baitugu ukatu barnea betetzen digun sentimendua: harrotasuna. Maiatzaren 30ean kalera atera nahiko genuke harrotasun hori, eta auzokide guztiak ikusarazi", adierazi dute ohar bidez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!