Nakba eguna oroituko dute gaur Palestinaren aldeko taldeek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 18:47

BDS/BDZ Nafarroa, Askapena, Internazionalistak Auzolanean eta Zabaldi taldeek elkarretaratzea antolatu dute Udaletxe Plazan, 19:00etan.

Palestinako Nakba eguna, "hondamendi eguna" oroitzeko elkarretaratzeara deitu dute BDS/BDZ Nafarroa, Askapena, Internazionalistak Auzolanean eta Zabaldi taldeek gaur, 19:00etan, Iruñeko Udaletxe Plazan.

"Garbiketa etnikoaren bidez, duela 72 urte, armatutako mugimendu sionistak Israelgo estatua sortu zuen. 750.000 palestinar beren herri eta lurraldeetatik indarrez eta izu-taktiken bidez kanporatuak izan ziren", gogoratu dute ohar bidez. "Gaur sionismoak osasun-krisiaren egoera aprobetxatuz, lurralde-anexio berria burutu nahi du, mendebaldeko herrialdeen konplizitatearein. Palestina bizirik dago eta erresistitzen du. EZ expanSIONISMO-ari", gaineratu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!