Elkartasuna adierazi diote Patxi Ruiz presoari Txantrean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 18:38
Argazkia: Ekinklik Argazkiak

Patxi Ruiz preso politiko iruindarra gose eta egarri greban dago, espetxeetako funtzionarioengandik jasotako “mehatxuak” salatzeko. Ruiz Murcia II espetxean dago.

Txantreako errepresioaren kontrako taldeak elkarretaratzera egin du, Txantreako Ezkaba plazan. Espetxe politika "kriminala" salatu, eta Patxi Ruiz preso txantrearraren alde eginen dute protesta. Bost egun egin ditu Ruizek gose eta egarri greban.

Patxi Ruizek berak azaldu duenez, joan den asteburuan, presoek segurtasun neurriak eskatu zituzten koronabirusaren aurrean, eta funtzionario batek bera protestan erabiltzen ari zen kartela emateko eskatu zion. Ondoren, bai funtzionarioak bai kartzelako zuzendaritzako hainbat kidek "mehatxuak" egin zizkioten presoari, eta hark besoan mozketak egin zituen protesta egiteko eta gerta zitekeenaren aurrean arreta deitzeko. Erizaindegira eraman behar izan zuten.

Egoera horretan, Puerto III eta Sevilla II kartzeletan euskal preso politikoek protesta solidarioak egin dituzte Ruizekin. Hala, Puerto III kartzelan dauden Dani Pastorrek, Oskar Barrerasek eta Aitor Cotanok espetxean banatzen duten janari erretilua ez hartzea erabaki dute. Halaber, Txantrean Murcia II espetxeko helbidera faxa bidaltzeko deia egin dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!