Gaur egin du parlamentuak lehen osoko bilkura kazetariekin, alarma egoera ezarri zenetik

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 10:12

Parlamentuak osasun agintariek gomendatutako segurtasun neurrietara egokitu du ataria, eta prentsaurrekoak berreskuratuko ditu gaurtik aurrera, kazetarien aurrean.

Nafarroako Parlamentuak bigarren kontrolerako osoko bilkura egin du gaur, COVID-19ak sortutako krisi sanitarioaren ondorioz sortutako Kontingentzia Planaren esparruan, mahaiak martxoaren 16an jarduera parlamentarioa murrizteko agindua eman zuenetik.

Parlamentuko Segurtasun eta Osasun batzordearen txostenak dioenez, eta Mahaiak eta Eledunen Batzarrak pasa den apirilaren 8an adostutako erabakiaren arabera, hemendik aurrera honakoa izango da eserleku banaketa osoko bilkura presentzialetan, taldeen ordezkagarritasun mailaren arabera: Navarra Sumak hiru eserleku izango ditu, PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk bina eserleku eta Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak bana.

Gobernuaren ordezkari gisa, lehendakariak eta bost kontseilarik parte hartzeko aukera izango dute. Gainerako eserlekuak, legelari nagusiaz gain, mahaiko bost kideentzat izango dira, eta horietako bi, bigarren Lehendakariordea eta bigarren idazkaria, behar izanez gero, prentsa kabinetan egongo dira.

Osasun agintariek gomendatutako segurtasun neurriak betetzeko ataria egokitu dute, eta kazetarien presentzia beren lana egiteko behar duten denborara mugatu da.

Gaurko prentsaurrekoa, kontroleko osoko bilkura (09:15) hasi aurretik egin da, 8:45ean. Eledunek ordezkaritza txikiena duenetik handienera egin dute agerraldia, hau da, Izquierda-Ezkerrak eman dio hasiera eta Navarra Sumak amaiera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!