Iruñeko Udalak ostalaritzari laguntzeko neurriak hartzea aztertuko du

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 6a, 11:54

Udalak hiriko ostalaritza sektorearen egoera aztertuko du, baita behin behineko neurriak hartzeko aukera ere, koronabirusaren krisiagatik aparteko osasun baldintzak dauden bitartean. Akordio horretara iritsi da gaur goizean Hirigintza batzordea.

Iruñeko Udalak hiriko ostalaritza sektorearen egoera aztertuko du, baita behin behineko neurriak hartzeko aukera ere, koronabirusaren krisiagatik aparteko osasun baldintzak dauden bitartean.

Akordio horretara iritsi da gaur goizean Hirigintza batzordea. Eh Bilduk proposatutako akordioaren testuak aldeko sei boto (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) eta Navarra Sumaren lau abstentzio jaso ditu. 

Organoak zehaztu duenez, gai horiek mahai baten barruan aztertuko dira, udal taldeen eta gizarte ordezkarien parte hartzearekin. Erabaki horrekin, konfinamendua arintzeko prozesuan hiriko ostalaritza eta terrazak berriro irekitzeari aurrea hartu nahi diote.

Era berean, ostalaritzako terrazak handitu ahal izateko beharrezko neurriak hartzea erabaki du batzordeak, oinezkoen joan etorrietarako behar den espazio publikoa zainduz. Azken akordio hori PSN taldeak aurkeztutako gehitzeko zuzenketa batekin jaso da, eta Geroa Baik ere babestu du (3 aldeko boto), eta gainerako taldeen abstentzioa jaso du (7 abstentzio).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!