Lehenengoak, EH Bilduren udal taldeak aurkeztuak, "kultura arloari eskatzen dio ahalik eta azkarren aurkez diezaiola kultur esparruko krisi mahai sektorialari programazio egutegiaren proposamen bat, fase ezberdinetan kultura eta arte sarea kontuan hartuta". Era berean, "deseskalada garai ezberdinetan osasun krisiaren garai bakoitzera egokitutako osasun protokoloak prestatzea" eskatzen du adierazpenak.
PSNren udal taldeak aurkeztutako adierazpenean, berriz, erabaki da "zinegotzi arduradunak jarduketa plan bat aurkeztea, non adieraziko den zein jarduera mantenduko liratekeen eta zein atzeratuko liratekeen Iruñeak Gobernuak aurreikusitako deseskalatze faseetara joz gero".
Bi adierazpenak EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeen aldeko sei botoekin eta Nafarroa Suma udal taldearen 5 abstentziorekin onartu dira.