Bideoaren bidez, talde horiek ospatu nahi dute hiriarentzat seinalatua dagoen data bat, maiatzaren 5a, sanferminetako eskaileraren azken maila; halaberm ikus-entzunezko eduki bat ere eskaini nahi dute sare sozialetarako eta telebistarako, “baikortasuna eta sanferminetako espiritua sustatuz egungo krisi sozio-sanitarioan".
Bideoak kultur talde bakoitzeko ordezkarien mezuak eta Manuel Turrillasen Vals para Gigantes lanaren interpretazioa bateratzen ditu, 2017ko urriaren 8an Gaiarre Antzokian egindako filmaketa batean. Grabazio horretan guztiek parte hartu zuten, gaitero eta txistularien udal banden 75. urteurrenaren ospakizunean.Talde bakoitzaren mintzaldiak etxetik grabatu dituzte, eta edizioa Pamplonesak egin du.
Pamplonesak ekoitzitako ekimen hau ez da bandak konfinamendu garaian egindako lehena. Egoera eramangarriagoa izan dadin, hainbat ekimen egin dituzte: Instagram bidezko lehiaketa bat, telebistako hainbat kontzerturen emanaldiak, ikus-entzunezko edukiak, musika heziketarako lokuzio didaktikoko saioak…