Martxoaren erdialdean alarma egoera ezarri zenetik geldirik egon ostean, Gizarte Gaietarako Batzordeak jarduerari ekin dio berriro. Lehen saioan, batzordeak kulturaren alorreko mahai sektorial bat osatzea erabaki du, "pandemia kulturaren sektorean izaten ari den ondorioen aurrean talka egiteko plan baten garapenean" aurrera egiteko.
Hain zuzen ere, adierazpenean "ahalik eta lasterren" kultur arloko "krisiaren mahai sektoriala" deitzeko eskatzu diote Kultura Alorrari, geldialdi ekonomikoak kulturaren munduan dituen ondorioak direla eta. Onartutako dokumentuak "eragile kultural eta politikoekin adostutako plan estrategikoa" sustatzea proposatzen du, egungo egoeraren aurrean.