Enrique Maia Iruñeko alkateak alarma egoeraren erdian eman du datuen berri, bere garaian ezkutatzen aritu ondoren. Asironen ustetan, oposizioaren eta gizartearen erantzuna isiltzeko egin du hori.
Inkestaren arabera, familien %36k nahi dute euskaradun ereduak haur eskoletan, eta hori da, hain zuzen, aurreko udal taldeak ezarritakoa. Hori dela eta, Maiak haur eskoletako eskaria eskaintzara egokitu beharko duela azpimarratu du.