Oposizioari aurka eginez, Enrique Maiak autoentzako berrireki du Aita Moret kalea

Euskalerria Irratia 2020ko api. 20a, 18:02

Iruñeko EH Bilduk Aita Moret ixteko eskatu du, eta gobernu taldeak "bere obsesioak inposatzea" kritikatu du. PSNk ere kalea "eztabaidarik eta adostasunik gabe" irekitzeko "alde bakarreko" erabakia kritikatu du. 

Iruñeko Udalak Aita Moret kalea ireki du gaur goizean lehen zabalgunean, Navas de Tolosa kalea berrurbanizatzeko lanak amaitu ostean. Udalaren oharraren arabera, Navarra Sumak hartutako neurri horrekin, "berriro ere bide horretatik zirkulatu daiteke, baina baita zenbait murrizketekin ere, kale hori hiriaren erdialdetik zirkulatzeko ipar/hego ardatz gisa berriro indartzea saihesten saiatzen baitira".

Orain arte, Aita Moret kalea hiri barruko garraiora, bizikletetara eta baimendutako ibilgailuetara mugatuta zegoen. Oposizioaren gaitzespena eragin du neurriak, eta "aldebakartasunez" jokatzea egotzi diote EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik Enrique Maiari.

EH Bildu udal taldeak atzera egiteko, udalbatzaren gehiengoaren irizpidea errespetatzeko eta Aita Moret kalea trafikorako itxita mantentzeko exijitu dio. Asteazkenean, Hirigintza batzordera eramango dute gaia. 

PSN udal taldeak ere arbuiatu egin du "Maya alkatearen alde bakarreko erabakia". Ohar baten bidez azaldu dutenez, "onartezina" da "larrialdi egoera batez baliatu izana" erabaki "polemiko" hori hartzeko, "Mugikortasun Batzordeari bizkar emanda, aldez aurreko eztabaidarik eta adostasunik gabe eta udal gehiengoaren irizpidearen kontra".

Geroa Baik elkarrizketarako prestutasun eza egotzi dio Maiari. Twitterren zabaldu duenez, Navarra Sumaren "aldebakarrezko erabakiak udal gehiengoari izkin egiten dio eta ez du konfiantzazko giroa sortzen laguntzen".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!