Ana Elizalde zinegotziak bere gain hartu ditu Iruñeko alkatetzaren funtzioak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 7a, 08:11

Pepe Nuñez Iruñeko Udaleko PPNko zinegotzi ohia hil da koronabirusak jota.

Ana Elizalde alkateorde eta Gobernu Estrategikoko, Merkataritzako eta Turismoko zinegotziak bere gain hartu ditu astelehen honetatik aurrera alkatetzaren eginkizunak, Enrique Maia alkatearen susperraldi medikoaren aurrean; izan ere, joan den astean positibo eman zuen Covid-19 koronabirusaren detekzio-probetan. Alkatea Nafarroako ospitalean dago, eta hainbat proba egingo dizkiote gaixotasunaren bilakaera egiaztatzeko.

Elizalde Koordinazio eta Prebentzio Batzordearen eguneroko bileretako buru izango da. Batzorde horrek hiriko osasun-krisiaren egoera aztertzen du eta horri aurre egiteko neurri egokiak hartzen ditu. Batzorde hori hiru alkateordeek, Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, udal-kudeatzaileak, Aholkularitza Juridikoko zuzendariak, Alkatetza Arloko zuzendariak eta Komunikazio zuzendariak osatzen dute.

Pepe Nuñez Iruñeko Udaleko PPNko zinegotzi ohia hil da 

Pepe Nuñez Iruñeko PPko zinegotzi ohia hil da koronabirusarekin, alderdiak baieztatu duenez. Ana Beltran PPNko presidenteak "min handia" erakutsi du Twitterren Nuñezen heriotzagatik. Abokatua eta PPNko Batzorde Exekutiboko kidea 63 urterekin hil da, duela zenbait egunetik Nafarroako ospitalean ingresatuta egon ostean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!