Militarrak "politizatzen" dituztenak kritikatu ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 6a, 14:18

Maria Caballero Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzia: "Beti bezala, batzuk, laguntza ematera datozenekin eskertuak egon beharrean, obsesio eta fanatismoagatik preso daude". Eltzekada zaratatsuak egin ziren ostiralean militarren presentzia salatzeko.

Maria Caballero Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzu, Komunitate Ekintza eta Kirol zinegotziak eskerrak eman dio Espainiako Armadari, desinfekzio eta segurtasun lanak "indartzera" joateagatik. Nafarroako hiriburuan duten presentzia "politizatu" dutenak kritikatu ditu.

Kazetariek Internet bidez egindako prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez, Caballerok esan du Iruñera joandako militarrek "oso harrera ona" izan dutela. Baina ohar bat gehitu du: "Beti bezala, batzuk, laguntza ematera datozenekin eskertuak egon beharrean, obsesio eta fanatismoagatik preso daude". Eltzekada zaratatsuak egin ziren ostiralean militarren presentzia salatzeko.

Horregatik, udalaren izenean, eskerrak eman nahi izan dizkie Indar Armatuei "lan bat indartzera etortzeagatik", eta alkatearen eskaera bati erantzun diotelako, Gobernuaren ordezkariari helarazita, "udaltzainen bajak lehen astean hasi genuen ildotik joanez gero erator dakigukeen arrisku-egoera bati aurrea hartzeko".

Azaldu du militarrek Jesus eta Maria aterpetxearen zaintza lanetan lagundu dutela, eta desinfekzio lanez eta segurtasuna indartzeaz ere arduratu direla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!